Otto Jägersberg

Otto Jägersberg (Hiltrup, Westfalia, 1942ko maiatzaren 19a) alemaniar idazlea da.

Bere literatura lanetan, haurren liburuak ''Der grosse Schrecken Elfriede'' (1969, ''Elfriede beldurgarria''), kontakizunak ''Der Waldläufer Jürgen'' (1969, ''Jürgen, basoko ibiltaria'') irratirako gidoiak, nobelak eta poema-liburuak ''Wein, Liebe, Vaterland'' (1985, ''Ardoa, Amodioa, Aberria'') aurki daitezke. 1964an argitaratu zuen lehen liburua, ''Weihrauch und Pumpernickel'' (''Intsentsua eta ogi beltza''), eta bertan Westfalian igarotako haurtzaroko oroimen autografikoak kontatzen ditu, nobela pikareskoen antzera. Eguneroko bizitza da ''Nette Leute'' (1969, ''Jende atsegina'') nobelaren gaia ere, hiztegi- eta entziklopedia-saltzaile baten egun arrunt bateko gertakizunak kontatzen dituena. Irrati eta telebistako gidoietarako, bere garaiko arazoak erabili izan ditu Jägersbergek beti, esate baterako, ''Der industrialisierte Romantiker'' (1876, ''Erromantiko industrializatua'') filmean, ingurumenaren kutsadura salatzen du. 1979an ''Die Pawlaks'' (''Pawlaktarrak'') telesaila idatzi zuen, Wolfgang Studek zuzendu zuena; XIX. mendearen bigarren erdian Ruhrreko ibarrera lanera joandako langile masurren bizimodua kontatu zuen bertan. Beste literatura lan aipagarri batzuk: ''Der letzte Biss ''(1979, ''Azken ahamena'') eta ''Der Herr der Regeln'' (1988, ''Arauen jabea''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Jägersberg, Otto', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  4. 4
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  5. 5
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Jägersberg, Otto
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali